XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaxe da, gainera: arazo politikoa dago egoera guzi honen azpian.

Baina ez pekatu edo gaiztakeria bat bezala, gizonak bere kulturaren ardura izateko eskubidea eta obligazioa bezala baizik.

Eta gure arerio gaiztoenak ere badaki, gure arazo politiko guzien azpian, edo barru barruan, gu kulturalki egosi gaituen arazo gorri hau dagoela.

Eta EZIN DUGULA: garena ukatu, eta EZIN DUGULA: ez garena onartu.

3) Estaduan bada beste herri eta kulturarik, BAINA horiek ez duten ZAILTASUN BAT aitortu behar digute.

Katalanak eta gailegoak, erromantzeak dira.

Honek ez du esan nahi, gu baino gutxiago direnik; baina bai horiek gazteleraren anai izatetik datorkien erreztasun bat dutela, guk ez duguna; eta hau guretzat, aitzitik, zailtasun berezi bat dela.

Hara zergatik: Erromatarrak orain dela bi mila urte baino gehiago penintsulara etorri zirenean, hemen hizkuntza guziak ito zituzten, gurea ez beste guziak, eta latina irakatsi zieten.

Guk izan genituen erromatarrekin harreman batzuk, baina ez gintuzten menderatu, eta ez ziguten latina ezarri; gertatu zen, bai, hego aldetik latinbideak egin zirela, baina geldiro, oso nekez, eta gure herriaren zati haundienak euskara besterik ez zekien garai batean, administrazioa, estatuarekin genituen harremanak, latinez jarri zizkiguten ETA GAINONTZEKO HERRIAK, latinez hitzegin eta latina administrazioa.

Hara hemen gure kalterako oztopo haundi bat.